Dokumentuaren akzioak
Soka-dantza eta Pirritx eta Porrotxen saioa dira Erromeria Eguneko nobedade handienak
Errenteriako festaren zazpigarren edizioa hilaren 16an izango da Erromeria handia 18:00etatik aurrera egingo da, Zumardian
Hilaren 16an, larunbata, izango da Erromeria Eguna. Honenbestez, zazpigarren edizioaren atarian da festa handia. Ereintza taldeko antolatzaileek gogorarazi dute, urtero bezala, festa hau «batez ere parte hartzeko» dela, eta «ez begiratzeko jendeak nola dantza egiten duen».
«Festagune handi bihurtzen da Errenteria egun horretan», esan zuen Jon Mayak atzo Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egindako aurkezpenean. Dantzari txapeldun hau errenteriarra da, Ereintzako kide aspalditik eta urte guztiotan festaren antolaketan jardundakoa.
Aurtengo edizioan, batetik, urtero azaldu izan diren lagun ba-tzuk jardungo dira, hala nola Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaiak (dultzaineroak); eskualdeko txistulariak; Txorimaloak; eta Laja trikitilaria. Baina Laja berri bat ikusiko da aurten, izan ere orain dela hilabete gutxi Azken jazbana diskorako izan zituen lagunekin azalduko soinujolea: Ziolar baterijotzailea eta Eguren saxofoijolea.
Baina musikarien zerrenda askoz zabalagoa. Han jardungo dira, aipatutakoez gain, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak, Duguna dantza taldeko fanfarrea, La Font de la Carota taldea (Katalunia) eta Dorna taldea (Galizia).
Pirritx eta Porrotxek umeen-tzako prestatu duten saio berezian lau dantza tartekatuko dituzte. «Eta Kintxo Barriletek dantza horiek ikasteko aukera izango du», esan zuen atzo Pirritxek.
Patxi Perez dantza-maisu ipartarra ariko da aurten ere Errenterian, baina oraingoan ez du besteetan egin izan duena egingo; alegia, ez da jende tartera sartuko dantzarazteko.
Herri bazkaria Intxaurrondo Gastronomia Elkarteak prestatuko du. 500 lagunentzako otordua prantatuko du.
EGITARAUA
10etan: Diana herriko kaleetan.
11etan: Dantza ikastaroa Patxi Laborde irakaslearekin, Esmalteria plazan.
12:30ean: Dantzak kalez kale, musikariak aldamenean direla.
13etan: Soka-dantza berezia Zumardian, hainbat dantzari beteranorekin.
14:30ean: Herri bazkaria udal kiroldegian.
17:15ean: Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia Zumardian.
18:00etan: Erromeria handiaren hasiera, Zumardian.
23:00etan: Dantzaldia Zumardian, goizaldera arte, gonbidatu hauekin: Patxi eta Konpainia; eta Frantziako La Vendée-ko Arbadetorne taldea.
Dokumentuaren akzioak