Dokumentuaren akzioak
Soka dantza eta gazteak protagonistak atzo
50 bat lagun elkartu ziren atzokoan Amasako baserri eta etxeetan erronda egiteko
Goizean gainera, eguraldia lagun zutelarik, errondan koadrila polita ibili zen. Atzokoan, 50 bat lagun elkartu ziren eta bi taldetan banaturik, gora eta behera eman zuten goiza. Bapo bazkaldu eta gero Uxo Tokin, arratsaldean soka dantza eskaini zuten plazan. Bertan, ikusle eta lagun ugari elkartu ziren. Iluntzen hasi zela ohiturari jarraituz herriko gazteek euren auzotarren aurrean aritu ziren dantzan.
Orduan, euria ari zuen eta festa giroa ere busti egin zen, baina ez zuten amasarrek etsi, alderantziz, inoiz baino gehaigo saiatu ziren jai giroa zabaltzen Amasako plaza inguruan bildutako herritarren artean.
Gero erromeria izan zen eta afaria, Iturri-goxon eguna primeran amaitzeko.
Poxpolo eta konpainia
Gaur berriz, ostirala, arratsaldeko 17:30etan hasiko da Poxpolo eta konpainia pailazoek eskainiko duten emanaldia. Ondoren, txokolate beroa bertaratu diren haurrentzat. Iluntzeko 20:00etan berriz, XXII. Bakailao lehiaketa hasiko da pilotalekuan. Bertan, herritarrek erakutsi ahal izango dute nola moldatzen diren sukaldari lanetan.
Gero 23:30etan, mozorro gauari hasiera emango zaio eta Bide Batez taldearekin, erromeria egongo da goizaldera arte.
Larunbatean jai giroa jarraituko du Amasan. Goizeko 10:00etan haurrentzat I. Mendiduatloia antolatu dute. Ordu horretarako prest egon beharko dute gaztetxoek Amasako herrigunearen inguruan antolatutako ibilbidea osatzeko.
Gero, 12:00etan hasita, Berastegiko motozerralariak enborretik irudiak ateratzen arituko dira. Ikusgarriak ziaten ohi dira Luis Erasok eta egiten duten lanak.
Arratsaldeko 14:00etan berriz, Herri bazkaria antolatu dute pilotalekuan. Gero, 18:30etarako iragarrita dago, Erramun Martikorenaren kantaldia elizan. Gaueko 22:30etan, Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan arituko delarik,Iker Zubeldia, Aitzon Barandiaran, Amets Arzallus eta Alaia Martin bertsolariak euren saioa eskainiko dute. Ondoren, Erromeria Triki ta ke taldearekin gorputza danzta jartzeko goizaldera arte.
Iganderako, hitzordu garrantzitsua antolatu dute San Martin jaietako egitaruaren baitan. Arratsaldeko 18:00etan Amasako gazteak Lasturko gazteen aurka arituko dira prestatu duten Herri kirol saioan. Nor baino nor arituko dira bi taldeetako ordezkariak euren indarrak neurtuz. Ondoren, Intxorraren aldaketa egingo da aurtengo jaiei amaiera emanez.
Dokumentuaren akzioak