Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Soka dantza edota errebotea, Zubietako jai egun nagusietan

Dokumentuaren akzioak

Soka dantza edota errebotea, Zubietako jai egun nagusietan

Uztailaren 25eko Santio Egunaren bezperan hasi eta San Inazio egunez amaituko dira Zubietako festak. Bi jai egun nagusiren bueltan egituratu dituzte antolatzaileek, zaletu eta adin tarte guztiei begirako hitzorduak. Santio Egunerako, esnadeia eta meza nagusiaren ostean, zubietarrak dantzan arituko dira, soka-dantzan. Eta arratsaldean, aizkolaritza eta harri jasotze saioak ospatuko dira, 18:30etan hasita. Eguna, bertso-pilota jaialdi bereziak borobilduko du. Festen amaiera aipatu moduan, uztailaren 31rako dago iragarria, San Inazio Egunez. Goizerako errebote partida iragarri du Jai Batzordeak, zikiroa bazkaltzeko eta arratsaldean; Ikusgarri motozerra erakustaldia, edota pintxo potea.
Komunikabidea
Noaua
Mota
Albistea
Data
2013/07/18
Lotura
Noaua

Astebetez luzatuko dira Zubietako Santioak. Egun bakoitzak, izendapen propioa du bertan: 

Uztailak 24, asteazkena: jaien hasiera.
Uztailak 25, osteguna: Santio Eguna.
Uztailak 26, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna.
Uztailak 27, larunbata: olinpiadak eta kontzertuak.
Uztailak 28, igandea: Jubilatuen Eguna.
Uztailak 29, astelehena: Umeen Eguna.
Uztailak 30, asteartea: Gaupasa Eguna.
Uztailak 31, asteazkena: San Inazio Eguna.

Egun bakoitzean ospatuko diren ekitaldien berri, web orrialde honetako agendan.

Dokumentuaren akzioak