Dokumentuaren akzioak
Soka Dantza berreskuratuko da aurtengo Idiazabalgo festetan
Garai batean, eliza aurrea zen herriko plaza nagusia eta bertan egiten zen dantza. 1955 edo 1956. urtean utzi zitzaion dantza hau egiteari, argazkian duzuena da Idiazabalgo azken Soka Dantza.
1997an, Antton Irizar alkate zela, Soka Dantza berreskuratu zen eta urte horretako festetan dantza egin zuten udal agintariek. Ordutik, ez da berriro dantzatu.
Aurten, aintzinako dantza hau berriz ikusteko aukera izango da. San Blas egunean, otsailak 3, eguerdiko ordu bata eta erdietan aterako dira alkate eta zinegotziak plazan dantza egitera udaletxetik.
Dokumentuaren akzioak