Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Soka dantza, 40garren urtez

Dokumentuaren akzioak

Soka dantza, 40garren urtez

Emanaldi berezia emango du aurten Astigar taldeak, Santio egunean bertan.

Badira urte batzuk Astigar elkartea, eta bere baitan, Astigar dantza taldea sortu zirela; 40 urte, hain juxtu. Eta 40 urte hauetan, urtero-urtero, hutsik egin gabe, soka dantza egin da Santio egunean, uztailaren 25ean. Hori ospatzeko, omenaldi txiki bat antolatu dute.
Komunikabidea
Urumeako Kronika
Tokia
Astigarraga
Mota
Albistea
Data
2015/07/22
Lotura
Urumeako Kronika

Aurreneko soka dantzan, 20 bikote
Urtero, Santio egunean soka dantza egiten da. Aurreneko aldiz, Astigar taldeko 20 bi­kote atera ziren dantzara, 1976ean.
Garai hartan, Martin Or­ma­zabal eta Joxe Alberro aritzen ziren irakasle lane­tan; orduko Argia dantza tal­deko dantzariak, biak.
Hasiera hartan, Santio egunean dantzatzeaz gain, San Roke egunerako ere emanaldi bat prestatzen zuen Astigar dantza taldeak.

Udalbatzaren soka dantza, eguerdian
Gaur egun, Udalbatza osa­tzen duten zinegotziek dan­tzatzen dute aurrena. Aur­-ten ere, Foru plazan dan­tza­tuko dute, eguerdiko 12:30e­tan. Normalean, dan­tzariek laguntzen diete aurresku eta atzesku lanetan.

Arratsaldeko emanaldia, omenaldi eta guzti
Santio eguneko arratsal­dean, berriz, Astigar dantza taldeko gaztetxoen ema­naldia izaten da frontoian, 18:00e­tan. Aurten ere ez dute hutsik egingo.
Horrez gain, soka dantza egiten dela eta Astigar dantza taldea sortu zela 40 urte pasa direla ospatzeko, omenaldi txiki bat egingo diete garai hartako ira­kasleei: Martin Ormazabal eta Joxe Alberrori, hain zuzen.  

Astigarrek larunbatean dantzatuko du.

Dokumentuaren akzioak