Dokumentuaren akzioak
Soinu Zahar Txapelketako oroigarria eskaini dio Izar Etxeberriak Udalari
Urtebetez, Etxeberriak lortutako garaikurra Oiartzunen egongo da
Ohitura denez, dantzariak herriko udaletxeari eskaini dio bere oroigarria: Asier Legorburu Kultura zinegotziak jaso zion esker onez. Urtebetez, Oiartzungo udaletxean egongo da Etxeberriaren garaikurra. Datorren urtean, Soinu Zahar Txapelketa irabazten duen dantzariak bere herrira eramango du irabazlea irudikatzen duen ikurra.
Etxeberriak hirugarren aldia izan du Soinu Zahar Txapelketan parte hartzen zuena, eta lehenengoz irabazi du. Txapelketan oiartzuar gehiagok ere hartu dute parte: Izar Aizpuruk, Udane Eskuderok eta Maddi Nazabalek, esate baterako. Horiek hirugarren, seigarren eta bederatzigarren postuak lortu dituzte.
Izar Etxeberria 18 urte dituen dantzari oiartzuarra da. Elizaldeko dantza taldean hasi zen dantzan zazpi urterekin eta ordutik, dantzarako abila dela erakutsi du. Duela zazpi urtetik hona, Donostiako Eskola taldean dantzatzen du. Etxeberria, gaur egun, Pedagogia ikasketak egiten ari da.
Dokumentuaren akzioak