Soinu Zahar eta Aurresku txapelketak, igandean, Oiartzunen
Gazteen Mailako Gipuzkoako ligaxken barruko saioa izango da
Soinu Zahar Txapelketa nesketan, eta Aurresku Txapelketa mutiletan egingo dituzte igandean Elorsoro kiroldegian, 11:00etan hasita, eta Elizalde Dantza Taldeak antolatuta. Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XVIII. Gazteen Gipuzkoar Aurresku ligaxkan (4. kanporaketa) eta XVII. Gazteen Neskatxena ligaxkan (5. kanporaketa) sartzen da herriko saioa. Bertan izango dira, bi lehietan, Oiartzungo dantzariak.
Soinu Zaharren 2000 eta 2003 urte bitartean jaiotako dantzariak lehiatuko dira, eta Erribera eta Upelategi dantzatu beharko dituzte. Aurreskuan 2004 eta 2008 urte bitartean jaiotako mutilak ariko dira lehian, eta Alpargata nahiz Agurra dantzatuko dituzte. Oiartzungo txisturlariak arduratuko dira doinua jartzeaz, eta epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da.
Honakoak dira parte hartzaileak, dantzatuko duten ordenean:
- Soinu Zahar:
- Lorena Etxaniz (Elgoibar)
- Maddi Bengoetxea (Lizartza)
- Irene Izagirre (Villabona)
- Oihane Iriarte (Oiartzun)
- Iraia Irazusta (Villabona)
- Naiara Servet (Oiartzun)
- Naraya Robles (Villabona)
- Nora Fraile (Lezo)
- Amaia Astigarraga (Elgoibar)
- Irati Saizar (Lezo)
- Nahikari Etxabe (Zizurkil)
- Irati Olaizola (Legazpi)
- Naroa Iraola (Amasa)
- Elixabet Larrañaga (Villabona)
- Sara Iriarte (Villabona)
- Lohizune Telletxea (Oiartzun)
- Maialen Mariezkurrena (Elduaien)
- Leire Videira (Oiartzun)
- Nahikari Rojo (Tolosa)
- Naroa Etxebeste (Oiartzun)
- Idoia Narbaiza (Legazpi)
- Olatz Etxezabal (Orexa)
- Aurresku:
- Ugaitz Rivera (Lezo)
- Gorka Izulain (Lezo)
- Oier Salegi (Azkotia)
- Mattin Etxebeste (Oiartzun)
- Eneko Ezponda (Oiartzun)
- Oier Galindo (Elgoibar)
- Oier Aldazabal (Azkotia)
- Endika Osa (Lezo)
- Mikel Esnaola (Lezo)

Artxiboko irudia: Soinu Zahar Txapelketa bateko partaideak, Oiartzunen