Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Soinu, kanta eta dantza emanaldi berezia eskainiko dute Beran urriaren 20an

Dokumentuaren akzioak

Soinu, kanta eta dantza emanaldi berezia eskainiko dute Beran urriaren 20an

Ortzirale arratseko 10etan Herriko Etxeko plazan ariko dira Gure Txokoa dantza taldea, Berako Musika Banda eta Berako Abesbatza

Soinu, kanta eta dantza emanaldi berezia eskainiko dute urriaren 20an, ortzirale arratseko 10etan Berako Herriko Etxeko Plazan. Gure Txokoa dantza taldeak, Berako Musika Bandak eta Berako Abesbatzak eskainiko dute emanaldia eta beraiek antolatu dute, Berako Kultur Batzordearen, Berako Udalaren, Xuga Ostatuak eta Taberna edarien laguntzarekin.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Bera
Mota
Albistea
Data
2017/10/18
Lotura
Erran

Ekitaldia larunbat arratseko 10etan hasiko bada ere, ordu erdi lehenago irekiko da sarrera. Aipatzekoa da Herriko Etxeko plazara ezin izanen dela Legia karrikatik eta Foruen Plazatik sartu. Hortaz, sarrera bakarra Gernikako Arbolaren karrikatik izanen da. Eguraldiak lagunduko ez balu, Altzateko pilotalekuan eginen litzateke emanaldia.

Egitarauari dagokionez, Aurreskua, Euskal Musikaren gorespena, Baldorba, kantaldia, Arin bero, Olaira, Sagarra Jo eta Jaialdia eskainiko dituzte.

Soinu, kanta eta dantza emanaldi berezia eskainiko dute Beran urriaren 20an

Gure Txokoa dantza taldeko dantzariek ere parte hartuko dute jaialdian.

Dokumentuaren akzioak