Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sohütarren maskarada

Dokumentuaren akzioak

Sohütarren maskarada

Komunikabidea
Herria
Mota
Albistea
Data
2003/01/10

Jei horren plantatzeko gogoa, igaran urtean eman züen “Xiberoko makia” pastoralaren ondotik jin zeien.



Üsatü maskaradetako jokü eta dantzak dütüe emanen :



• dantzariak : 8 aintzindari eta 10 bat küküllero denak Mixel Belhartx eta Thierry Pochelu ardüratzen diren Sohütako dantza eskolatik elkitzen dira.



• Kerestoak : Battitta Berrogain eta Jean Jacques Goyosek düe biarnes zamari osatzailen kargüa.



• bohameak : David Sagazpe buhame jaunaren gibelean 4 dira. Horietan berrikuntza edo Sohütarren 1969eko azken maskaradetako ohidüra zahar bat ere agertzen da : bizar egileak eta buhamen ezteiak.



• Xorrotxak : Dominique Pinque eta Serge Gabaston (Xiberoko makia pastoraleko süjeta).



• Kauterak : Jean Mixel Heguiapal Kabanaren gibelean, 4 dira. Horietan Daniel Sagazpe Pitxu.



Herritar zonbaitek, lagüntü dütüe ikusgarri horren plantatzen ; horietan biek deielarik azken kantorea egin : Jean Louis Rekondok ahaidea huntü badü, “Xiberoko makia” pastoraleko azkena egin züan bezala, hitzak Pierrette Larrondoren lümatik elkitzen dira.



14 igantez segidan ariko dira: 12 herrietan ebiliko dira, eta lehena eta azkena, üsatü bezala, herrian emanen dütüe.



Igantean, barrikadak 9 tarik aitzina, Sohüta Hokin hasiko dira… aldiz maskaradaren lehen emanaldia, Sohüta karrikan emanik date 15’30tan.

Dokumentuaren akzioak