Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Simone Veil abortu eskubidearen defendatzaileaz aurtengo pastorala

Dokumentuaren akzioak

Simone Veil abortu eskubidearen defendatzaileaz aurtengo pastorala

Muskildin hasiak dira Battitte Berrogain urdiñarbetarrak idatziritako pastorala prestatzen. Hiru emanaldi ukanen dituzte: uztailaren 24an eta 31n eta abuztuaren 6an.
Komunikabidea
Argia
Tokia
Muskildi
Mota
Albistea
Data
2022/01/20
Lotura
Argia

Muskildiarrak dabiltza aurtengo pastorala prestatzen. Battitte Berrogainek idatzirik, Simone Veil aborto eskubidearen defendatzailearen biziaz izanen da. Barnetik eta ongi ezagutzen du pastoralen mundua Berrogainek: hamazazpi urtetatik pastoral askotan parte hartu izan du, izan dantzari gisa "Agosti Xaho", "Iparragirre" eta "Xiberoko makia" obretan edo errejenta bezala "Rene Cassin" eta "Abdelkader" pastoraletan. Aurtengo errejenta Maite Davant izanen da, Ürrüstoi-Larrabileko antzerkilaria.

90 lagun biltzen dituen taldeak iragan astean abiatu ditu mustrakak. Hiru emanaldi finkatu dituzte, uztailaren 24an eta 31n eta abuztuaren 6an. 1.500 lagunentzako lekua aurreikusirik dute.

Ipar Euskal Herrian eta orokorki Frantziako Estatu mailan aborto eskubidea bideratu zuen legearen oinarrian dugu Simone Veil, 1975eko urtarrilaren 17an legea bozkatu zenean Osasun ministro izandakoa. Judua izanik, hamasei urte zituela pairatu zuen deportazioa; gurasoak eta anaia hil zitzaizkion Auschwitzen, baina bera eta bere bi ahizpak bizirik atera ziren. Bizi aberatsa ukan zuen politikan. Besteak beste, Europako Parlamentuko lehendakaria izan zen 1979tik 1982ra –lehen emakumea postu horretan–.

Afixa lehiaketa

Pastorala ilustratzeko afixa lehiaketa abiaturik dute eta martxoaren 15a aitzin bidali behar dira proposamenak. Herria, emankizunen egunak eta orduak agertu beharko dira afixan, 40x60 zentimetroko potreta formatua errespetatuz. Xehetasun gehiagorentzat simoneveilpastorala@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Dokumentuaren akzioak