Sibastarrak pastoraleko afitxa haütatürik!

Hedabidea
Xiberoko Boza
Lekua
Muskildi
Mota
Albistea
Data
2023/04/10
Esteka
Xiberoko Boza

[AUDIOA]

Aña Caset Muskildiarraren afitxa da haütatürik izan Sibastarrak pastoralarentako. Lekorneko Ellande Etxebarnekin balinbazen lehiakan finalan, igaran astean bozkatu düe Urdiñarbeko arizaleek eta neskenegün hontan aurkeztü irabazlearen afitxa.
3 urtez arte aplikatüetan iganik eskolan, Eüskara lizentzia bat egiten ari da Urdiñarben bizi den gaztea. Igaran urtean lehentze parte hartü bazüan Muskildiko afitxa lehiakan, aurtenkoan hautatürik izatera ardietsi dü.