Dokumentuaren akzioak
Sibastarrak pastorala prestatzen
Madeleine eta Jean de Jaureguiberry anai-arreben ixtoria argitan emaiten du aurten Urdiñarbetarrek eskainiko duten pastoralak. Haur denbora Argentinan iraganik, 30 urtetan Madeleine Xiberora itzultzen da. Irakasle izateaz haratago, Begiraleak deitu Iparraldeko lehen elkarte feminista sortzen du. Aldi berean "Euskal Herriaren alde", Piarres Lafittek bultzatu elkartean engaiatzen da Jean bere anaiarekin. Gerla garaiko borrokak eta erresistentzian parte hartu izanak, Euskal Herriaren aldeko mugimendu eta elkarteetan inplikatu izanak inspiratu du Maritxu Negueloua pastoralaren idazle gaztea.
Dokumentuaren akzioak