Dokumentuaren akzioak
'Shabbick Labbick' dantza ikuskizuna gaur Sutegin
Hainbat herrialdetako dantza eta mugimendu desberdin nahasten dituen ikuskizuna da Shabbick Labbick
Gaur arratsaldeko 18:00etan hasita herrialde desberdinetako dantzak ikusteko aukera izango da Sutegi eraikineko auditorioan. Shabbick Labbick ikuskizuna izango da bertan. Hainbat herrialdetako dantza eta mugimendu desberdin nahasten dituen ikuskizuna da Shabbick Labbick, kolore eta erritmo ugari espazio berean elkartuz, esperientzia magikoa bilakatzea du helburu.
Warda Mallal da proiektuaren zuzendaria, dantzaren alorrean bide luzea egina duen artista da eta ikuskizuna hainbat hiritan aurkeztu du, horien artean Bilbo eta Madril, bietan oso harrera ona izanik.
Dantza saioa toki desberdinetako artistak osatzen dute; Shamaliats Bellydance Warda Mallal berak zuzendutako talde euskalduna, Selket Bellydancers Madriltik etorriko dira Monica Menhiten eskutik eta Donostiatik dantza eta ikuskizunetan adituak diren artista ugari etorriko zaizkigu; Leyre Mendoza, Nora Dilshad, Jaione Albeniz eta Veronica Espadas, horrez gain Iruñatik Hip-Hop erritmoz beterik Dale al Play taldea.
Iaz eta aurten Usurbilen egin izan den 'Usurbil herri anitza' jaialdian parte hartu izan dute Warda Mallal eta bere kideek, eta apirilean ospatzen den Dantza Egunean ere ikusi ahal izan dira gaur Sutegin eskainiko dituzten dantzen antzekoak.1
Sarrerak 10 eurotan egongo dira salgai sarreran 10 eurotan.
Dokumentuaren akzioak