Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Senpereko Berinak festibala, arte garaikidearen ibilbidea segitzeko aukera

Dokumentuaren akzioak

Senpereko Berinak festibala, arte garaikidearen ibilbidea segitzeko aukera

Komunikabidea
kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2011/11/01
Lotura
kazeta.info

Berinetan sorkuntzak lotuko dira pegatina edo bermoldatutako beste gauza batzuen moduan. Herriko eliza, plaza, eihera eta parkearen inguruetan ikus eta entzunezko performentzia artistiko ugariz beteko dira. Eskultura, pintura, argazki edo beste motako sorkuntzen gehigarriz dantza garaikide eta kontzertu ainitzek arte garaikidea biziarazaki dute azaroa hastapeneko egun haietan.

Festibalaren estrenaldia azaroaren 5an, larunbatez, eginen da 11:30tan arte garaikide ibilbidearen idekierarekin eta gero egunean zehar dantza edo kontzertu ugari izanen dira.

Elirale konpainiak "Gorpitz" eskeiniko du
Hasteko, laurden bat berantago Gorpitz dantza performentzia emanen du Azkaingo Elirale konpainiak. Sorkuntza hunek gorputza eta hitzaren lotura izan nahi du. Hitzaren eragina segituz, espazio fisiko berean kokatzen diren gorputzak bizi dira. Ikuskizun huntan gorputza eta hitzaren arteko sentikortasuna jorratuak dira.

12:30tan Jean Susplugas artistak Mass Destruction performentzian erremedio untzitz betetako bideska bat lehertuko du zapalgailu baten bidez erremedio faltxuen merkatuaren salatzeko. Ondotik Alain Declerqek egindako Crash Cars sorkuntzan gidaririk gabe ibilbide zirkulur batean ibiltzen diren eta askotan elgar jotzeko arriskua ukanen duten bi berlina autoren performentzia aurkeztuko da.

Arratsaldean 17:45tan Maialen Lujanbio eta Xavier Erkiziak musika eta olerkia uztartzen dituen "Txori mugariak" deitutako irrati performentzia bat emanen dute eta oren bat berantago Austin Zamorak "Hatsaren olerki bustiak" izendatutako argazki eta olerki proiekzio bat proposatuko da.

Arratsean, 20:30tik goiti kontzertuak izanen dira perkusioa eta euskal kantuak nahasten dituen Kalakan taldearekin hasiz. Gero DJ Moustic eta DJ Multicolor-ek segituko dute gaualdiaren animatzen.

Ondoko egunetan, azaroaren 20a arte Euskal Herria eta Frantziatik datozen hogei bat artistek eskultura, pintura, argazki, marrazki, broderia, bideo edo beste motako obrak plazaratuko dituzte herriko toki ezberdinetan.


Festibalaren idekiera eginen duen Elirale konpainiaren Gorpitz sorkuntza aurtengo EHZan pasa da ere.

Dokumentuaren akzioak