Dokumentuaren akzioak
Sekai konpainiak 'Through Nature' dantza ikuskizunaren entsegu irekia egingo du bihar Bilbon
Aste honetan Sekai konpainiako kideak erresidentzia artistikoa egiten ari dira Through Nature proiektu berria gauzatu eta borobiltzeko. Dantza pieza bat da, dantza garaikidearen eta urbanoaren teknikak nahasten dituena. Musika atmosferiko eta natura soinuen bidez, "dantza esperientzia desberdina" eskaintzen dutela adierazi dute.
Sekai iaz sortutako dantza konpainia da. 'Sekai' hitzak 'mundu' esan nahi du japonieraz, eta hura aukeratu dute dantzaren eta interpretazioaren esparruan hainbat hizkuntza kolektibo berean elkartzen dituelako. Euren piezen ezaugarri nagusiak mugimendua, espazioa, soinua eta argiztapenaren trataera dira.
Dokumentuaren akzioak