Dokumentuaren akzioak
"Sei urte hauetan ikasitako guztia Juan Pedro Aramendia irakasleari zor diot"
Pablo Blanco DBH1-eko ikaslea eta Rocamador dantza taldeko partaidea
Nola bururatu zitzaizun dantzatzen hastea?
Lau urterekin dantzariak ikusi nituen Zangozako festetan eta dan-tzatzearen ideia gustatu zitzaidan. Nire amari esan nion eta bera izan zen dantzetara eraman ninduena. Gainera, nire aitari kontatu nionean pozik jarri zen bera ere dan-tzaria izan zelako.
Zenbat urteekin hasi zinen dantzatzen?
2002 urtean, Zangozako festak bukatu eta gero dantzatzen hasi nintzen. Orduan sei urte nituen eta ilusio handia egiten zidan dantzak ikastea, niretzat berria zelako.
Zer sentitu zenuen lehendabiziz dantza egin zenuenean?
Lotsa handia sentitu nuen baina ondo pasatzen nuen nire lagunekin. Gainera dantza oso politak dantzen genituen. Lehenbiziko dantzak Biribilketa eta Porrusalda dantzatu genituen kalean.
Zein dira zure dantza preziatuenak?
Nire dantza preziatuenak lehendabizi ikasi nituenak dira: Porrusalda, Arin-Arin eta Biribilketa izan ziren, eta oraindik dantzatzen ditugu. Dantza hauek dantzatzean, lehenengo urteen oroimen pila etortzen zaizkit burura.
Nozbait pentsatu duzu dantzatzen uztea?
Ez, ni dantzak gustuko ditut. Gainera lagun berri asko egin ditut.
Nori eskertzen diozu ikasitako guztia?
Ikasitako guztia Juan Pedro Aramendia irakasleari eskertzen diot, sei urte hauetan ikasitako guztia zor diot.
Dokumentuaren akzioak