Dokumentuaren akzioak
Sei emanaldi izango ditu Iturritik Dantza Jaialdiak
Urriaren 18tik 23ra I.Iturritik Dantza Jaialdia izango da Donostiako zenbait lekutan. Jaialdi honen protagonista, iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira, hau da, iturria, jatorria edo sustraia inspiraziotzat duten dantzarien lanak ikusi ahalko dira. Lehenengo atal honetan Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako proposamenak izango dira. Horien artean Juan Antonio Urbeltz, Argia Dantzari Taldea, Nova Galega de Danza, Explica Danza, Bilaka Kolektiboa eta Malandain Ballet Biarritz izango dira.
Jarraian Iturritik Dantza Jaialdiaren egitaraua irakurri dezakezue:
Urriak 18
- 19:30: Tra, Tra, Tra (Tradición, Transmisión, Traición) una mirada contemporánea a la tradición. Explica Dansa. Gazteszena (Egia).
Urriak 19
- 18:30: Euskal Hatsa. Malandain Ballet Biarritz. Okendo Plaza.
- 19:30: Gernika. Martin Harriague eta Bilaka Kolektiboa. Victoria Eugenia Antzokia.
- 21:00: Ginoide. Baal. Victoria Egenia Antzokia.
Urriak 22
- 19:00: Euskal Hatsa. Malandain Ballet Biarritz. Okendo Plaza.
- 20:00: Leira. Nova Galega de Danza. Victoria Egenia.
Urriak 23
- 18:30: Euskal Hatsa. Malandain Ballet Biarritz. Okendo Plaza.
- 19:30: Martin Zalakain. Argia Dantzari Taldea. Victoria Eugenia.
Dokumentuaren akzioak