Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herri dantzetan oinarrituta, 'Sehaska balleta' Hernanin

Dokumentuaren akzioak

Herri dantzetan oinarrituta, 'Sehaska balleta' Hernanin

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/04/21

Joan den abenduan estreinatu zuten, eta helduentzat da. Aranzabalen hitzetan, «XVII. mendeko dantza barrokotik hasi eta XX. mendea arte iristen gara, garai guztietako zertzeladak emanez». Arte garaikideko bakarkako saioak nahiz talde lanean gauzatutako herri dantzak desberdindu daitezke ikuskizunean. Gainera, ez du ildo narratiborik, ikuslearen irudimenak eraikitzen du istorioa. Musikari dagokionez, herrri musikaz gain, egile ezagunen doinu entzutetsuak erabiltzen dituzte: Pierre Bordazarre, Julen Lekuona, Pascal Gaigne, Amaia Zubiria, Juan Mari Beltran eta Mikel Laboarenak, besteak beste.

Dantza. Sehaska balleta. Kresala taldea.
Lekua: Hernaniko Biteri kultur etxean.
Noiz: Gaur, 20:00etan.

Dokumentuaren akzioak