Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Segurarrak dantzara aterako dira

Dokumentuaren akzioak

Segurarrak dantzara aterako dira

Segurako dantza sueltoko txapelketa ezaguna 41. ediziora iritsi da aurten, baina iaz bezala, Euskal Herriko dantzari onenak biltzen dituen hitzordua ez da Baratze pilotalekuan egiten diren saio ikusgarrietara mugatuko, dantza giro horrek plazan ere izango baitu oihartzuna. Izan ere hilaren 21ean, txapelketarekin batera, II. Dantza Eguna izango da urriaren 21ekoa Seguran, udalak eta Azpilla dantza taldeak antolatuta.
Komunikabidea
Goiberri
Mota
Albistea
Data
2017/10/18
Lotura
Goiberri

Herria dantzan jartzea da Dantza egunaren helburua, eta horretarako dantza saio gidatuak egingo dira goizean zein bazkalondorenean plazan, edozein herritarrak parte har dezan, izan haur, gazte edo heldu. Lagun taldeak, familia osoak elkarrekin, bakarka… denak daude dantza egitera gonbidatuta. Errebal taldeko ki-deak arduratuko dira dantza saio horiek gidatzeaz.

Dantza egunaren irekiera 11:30ean dago iragarrita herriko plazan. Azpilla taldeko dantzariek gidatutako polka herrikoi erraldoi batekin emango zaie hasiera  ekitaldiei. Gero, dantzak bazkaltzeko bakarrik izango du etenaldia, eta txapelketarekin batera izango du amaiera iluntzean.

13 dantzari bikote

Dantza txapelketak Euskal Herriko dantzari onenak elkartuko ditu. Ohiko formatoan egingo da: dantzari bikote bakoitzak, euskal tradiziozko jantzia soinean dutela, eta txistulari, albokari edo trikitilarien doinuez lagunduta, fandangoa eta arin-arina dantzatu beharko dute.

Aurten 13 bikotek eman dute izena, Gipuzkoakoak gehienak, baina Arabakoak eta Lapurdikoak ere izango dira. Azken urteotan bezala, aurten ere EITB-k emango du saioa telebistaz, eta atsedenaldian Tio Teronen Semeak taldearen dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute ikusleek.

Urriak 21, II. Dantza Eguna

  • 11:30. Plazan topaketa nagusia eta Azpilla dantza taldeak gidaturiko polka herrikoi erraldoia.
  • Ondoren. Errebal taldeak gidatuta,dantza plaza.
  • 13:30-15:30. Herri bazkaria karpan (txartelak bertan salgai).
  • 15:30-17:00 . Errebal taldeak gidatuta,dantza plaza.
  • 17:15. Kalejira plazatik Baratze pilotalekura.
  • 18:00. Euskal Herriko 41. dantza txapelketa Baratzen.Atsedenaldian, Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia.

Polka_erraldoia_Seguran

Dokumentuaren akzioak