Dokumentuaren akzioak
Segurako txapelketan Oarsoaldeko dantzariak arituko dira
XXXVII. Euskal Herriko Dantza Txapelketa jokatuko dute gaur 18:00etatik aurrera Segurako Baratze pilotalekuan. Bederatzi bikotek hartuko dute parte eta horietako hiru bikote Oarsoaldekoak izango dira.
Ohi bezala, bikote bakoitzak fandangoa txistuz eta arin-arina trikitiaz dantzatuko du. Txapelketan Oarsoaldeko ordezkari gehiago ere izango dira, Pasaiatik Jon Ibarguren eta Idoia Besada, aurreko bi urteetan txapeldunak izan direnak, eta Lezotik Iker Sanz eta Lierni Kamio.
Dokumentuaren akzioak