Dokumentuaren akzioak
Segurak Euskal Herriko 39. Dantza Txapelketa hartuko du larunbatean
Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Lapurdiko 14 bikote lehiatuko dira aurten Baratze pilotalekuan. 18:00etan hasiko da txapelketa, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek 21:45etik aurrera emango dute.
Segurako herriak Euskal Herriko 39. Dantza Txapelketa hartuko du larunbatean, hilak 16, 18:00etatik aurrera, Gipuzkoako herriak 1981etik egiten duen bezala.
Aurtengo bikote irabazleak Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarren, iazko irabazleen, lekukoa hartuko du. Dantzariek zortzi bueltako fandangoa (txistuz Isilkara Txistulari Taldearen musikarekin edo albokaz Ixiar Jauregi eta Beñat Gartziarekin) eta Arin-Arina (trikitiaz, Estanga anai-arrebak trikitilarien piezarekin) dantzatuko dute.
Hauek izango dira parte-hartzaileak:
1. Beñat Olano – Paula Gonzalez GASTEIZ
2. Manex Alberdi – Amaia Agirre OSINTXU (BERGARA)
3. Xabier Artola – Idoia Besada IRURA-PASAIA
4. Mapi Egues – Ane Zubelzu IBARRA
5. Asier Ibarguren – Garazi Gurrutxaga AZPEITIA
6. Lander Campos – Haizea Hormaetxea SANTURTZI-LEIOA
7. Iker Sanz – Lierni Kamio LEZO-VILLABONA
8. Mikel Subinas – Maite Beobide AZPEITIA
9. Aimar Odriozola – Izaro Urrestarazu IBARRA
10. Beñat Urrutia – Manex Moreno SOPELA-LEITZA
11. Amets Amubieta – Larraitz Larrañaga AZPEITIA
12. Jon Ander Iriondo – Libe Lizaso AZPEITIA
13. Ibai Jimenez – Iratxe Lizarburu ZALDIBIA-IBARRA
14. Pierre Latasa – Anais Zugarramurdy URRUÑA-DONIBANE LOHIZUNE
Dantza Txapelketa, EiTBn
Euskal Herriko Dantza Txapelketa larunbatean bertan emango du EiTBk, 21:45etik aurrera, bere lehen katetik eta eitb.eus webgunean. Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute ekitaldia.
ETBn, gainera, emanaldiaren aurretik, Seguran urte hauetan guztietan ospatu den txapelketaren historiaren inguruan Agustin Ezenarrok zuzendu eta Iñigo Vaquerizak errealizatutako erreportajea izango da ikusgai.
Dokumentuaren akzioak