Dokumentuaren akzioak
Segurak Euskal Herriko XXXI. Dantza Txapelketa hartuko du igandean
Aurtengoan puntako 13 bikotek hartuko dute parte
Atzoko aurkezpenean azaldu zutenez, aurtengo bikoteak ere maila handikoak izango dira. Azkoitia, Bergara, Sestao, Arama, Lazkao, Hernani, Pasaia, Errenteria, Azpeitia, Ordizia, Olaberria, Leioa eta Agoitzetik datoz partaideak. Bakoi-tzak fandangoa txistuz eta arin-arina trikitixaz dantzatuko du. Epai-mahaia, berriz, honako hauek osatuko dute: Joxe Juan Ugaldek, Rafa Salaberriak, Jesus Mari Garatek, Jose Antonio Atxukarrok eta Gabriel Alonsok.
Txapelketa Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute eta emanaldia osatzeko, Jon Maia dan-tzariaren Kukai taldeak ikuskizuna eskainiko du.
historia Irabazleek Nestor Basterretxearen eskultura jasoko dute eta jaioterriko udaletxean gordeko dute hurrengo txapelketa ospatu arte. Baldin eta bikote txapeldunak hiru aldiz segidan edo bost urtez txandaka txapelketa irabazten badu, bikoteak ordezkatzen duen udala sariaren jabe egingo da.
1977. urtetik Seguran egiten den txapelketak pisu handia du Gipuzkoan. Bikote irabazle guztiak gipuzkoarrak izan dira, Bizkaiko Alkortarrak izan ezik.Dokumentuaren akzioak