Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Segura dantzan' ikuskizunak herria eta dantza uztartuko ditu larunbatean

Dokumentuaren akzioak

'Segura dantzan' ikuskizunak herria eta dantza uztartuko ditu larunbatean

Egilea
Estitxu Imaz
Komunikabidea
Berria
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2006/06/15

Ikuskizunaren ideia orain urtebete inguru sortu zen. Segurak dantzarekin lotura handia izan du beti, eta Udalak 750. urtemugako ekitaldi bat dantzarekin lotutakoa izatea nahi zuen eta hortik abiatu ziren.

Saioak bidaia bat proposatzen du Segurako historia eta ohitura esanguratsuenetan barna. Antzinako garaiak, XVII. mendea, Aste Santua, San Nikolas Txiki, inauteriak, sanjoanak, Dantza Txapelketa, egungo gizarte garaikidea... Segurarren ohitura eta ospakizunak present izango dira. Edukiari dagokionez, bost zatitan banatuta dago ikuskizuna, eta erritmo igoera eta jaitsierak izango ditu.

Kukai dantza konpainia, Ereintza dantza taldea, Aurtzaka dantza taldea, Musikeneko perkusio taldea eta Euskal Herriko dantza txapeldunak ariko dira, besteak beste, Segura Dantzan ikuskizuna taularatzen.

Dantza izango da ikuskizunaren adierazpide artistiko nagusia, baina bestelako kolaborazio eta parte-hartze bereziak ere izango dira; esaterako, Maialen Errotabere kantaria, Arkaitz Miner biolin jotzaile, Iñaki Apalategi bertsolaria, Mikel Oliveri txistularia eta Aitor Furundarena soinu jotzailea oholtzan izango dira.

Dokumentuaren akzioak