Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Segitu zuzenean bihar sarean, AEBetako Arteen Sari Nazionala Dan Ansoteguiri emango dioten saioa Washingtonen

Dokumentuaren akzioak

Segitu zuzenean bihar sarean, AEBetako Arteen Sari Nazionala Dan Ansoteguiri emango dioten saioa Washingtonen

Ekainaren 18an iragarri zutena, bihar osteguna (iluntzeko 8:00etan Washington DCko orduan, Euskal Herrian larunbat goizaldeko 2:00etan) gauzatuko da eta Dan Ansotegui musikari euskal-amerikar ezagunari 2019ko Ondare Nazionaleko saria emango diote Washington hiriburuan egin eta internetez zuzenean segitu ahal izango den ekitaldi batean. AEB osoan bederatzi artistak bakarrik eskuratuko dute 2019ko sari hau.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Donostia-San Sebastian.
Mota
Albistea
Data
2019/09/19
Lotura
Euskalkultura
NEAk (National Endowment for the Arts) saria dela-eta zabaldu duen Dan Ansoteguiren argazkia (arg. Gregg Mizuta)
NEAk (National Endowment for the Arts) saria dela-eta zabaldu duen Dan Ansoteguiren argazkia (arg. Gregg Mizuta)

 

Idaho estatuko hiriburukoa da Dan Ansotegui, eta sariaren historian, soilik bost idahotarrek eskuratu dute folk arloan AEBetako ohore handiena den sari hau, euretako bat Jimmy Jausoro euskaldunak, Dan Ansotegui bezala Estatu Batuetan euskaldun jaioa eta bertako euskal musika alorrean maisu eta erreferentzia izan zenak.

Estatu Batu mailan, Jimmy Jausoro eta Dan Ansoteguirekin batera, beste lau izan dira sariaren historian berau jaso duten euskaldunak, lauak 2003an, bertsolari gisa Estatu Batuetan egindako lanagatik: San Frantziskoko Jesus Arriada eta Johnny Curutchet, Renoko Jesus Goñi eta Rock Springs-Wyoming-eko Martin Goicoechea.

Sariak emateko zeremonia ostiral honetan, irailaren 20an, egingo da, Washingtonen, bertan iluntzeko 8ak direnean (Euskal Herriko larunbat goizaldeko 2:00etan), eta bere baitan musika emanaldiak, sarituen aurkezpenak, elkarrizketak eta sari-emate ekitaldia bera baitaratuko ditu.

Dokumentuaren akzioak