Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sarrionandiaren poesiak hondarretan dantzatuko ditu Dantzaz konpainiak

Dokumentuaren akzioak

Sarrionandiaren poesiak hondarretan dantzatuko ditu Dantzaz konpainiak

Egilea
M. Larrinaga
Komunikabidea
Gara
Tokia
Lekeitio
Mota
Albistea
Data
2011/07/07
Lotura
Gara

Hondartzako harea kostaldeko herri gehienen ikurretako bat izaten da; haurren jolaslekua, atsedenaldirako gune nagusia.... Donostiako Dantzaz konpainiak ordea, bestelako erabilera emango dio Lekeitioko Isuntza hondartzari bihar eta etzi 21.00etan. Izan ere, bertako Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdirako ikuskizun berri bat prestatu dute, soinu banda gisa Joseba Sarrionandiaren poema musikatuak dituen lana.

«Ikuskizuna berezia da. Dantzariak hondartzan entseatzen hasi zirenetik, beste mundu batean sartu dira, oso zaila baita mugitzea; hondarrak moteldu egiten ditu mugimenduak, saltoak egiteko orduan edo korrika egiteko unean», azaldu zuen Josu Mujikak, sentsibilizazio arduradunak eta koreografia lanean ere aritu denak. «Abestiek bidea markatzen digute. `Sarritsasoa' ikuskizuna oso zabala da; poesia hartzen dugu oinarritzat eta norberak sentitzen duen moduan jasotzen eta interpretatzen du».

Ikuskizunak 40 minutuko iraupena izango du eta «Hemen gaude», «Gernikan», «Lili bat», «Xoriak» edota Kortatu taldearen «Sarri-Sarri» entzun ahal izango dira. Poesia horiei musika autore askok eman izan die eta artista horien artean Jabier Muguruza, Ruper Ordorika, Ken Zazpi eta Mikel Laboa daude. «Sarrionandia oso poeta eta idazle aberatsa da eta itsasoaren irudia askotan agertzen da bere lanetan. Itsasoarekin zerikusia duten poesia asko daude eta, beraz, Sarrionandia eta itsasoa lotu ziren». Hautaketarako tentsio dramatikoa eta musikala sortzeko beharra hartu zuten kontuan, abesti guztiak ez baitziren horretarako egokiak.

Itsasertza ezagutzen

Koreografian parte hartu duten dantzariak Dantzaz konpainiako kideak dira. Konpainia honetako dantzariak ikasketak burutu berri dituzte eta bi urtez aritzen dira bertan dantzan beste nonbait postua lortu arte. «Denak kanpotarrak dira eta beraientzat oso mundu berria da. Lan egin dugunean Sarrionandiaren testuetan oinarritu gara eta idazlea zer izan den eta zer egin duen azaldu behar izan diegu. Hortik materiala ateratzen joan gara poliki-poliki inprobisazioak eginez».

p051_f02_148x088.jpg

Dokumentuaren akzioak