Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sarrionaindiari 'biraka'

Dokumentuaren akzioak

Sarrionaindiari 'biraka'

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2008/05/08

Lan honek jarraipena ematen dio aurreko bi obrekin (1937 eta Otehi-tzari biraka ) Errenteriako Kukai dantza taldeak ekindako bideari.

Obraren arduradunek aditzera eman dutenez, poema horietan inspiratuta, Mireia Gabilondok, ikuskizunaren zuzendariak, "ibilbide zirraragarria sortu du poetaren gai nagusietan barrena: maitasuna, erotismoa, kartzela, erbestea, ametsak edota idaztea bera (liburuak eta hitzak); bizitzari buruz duen ikuspegia, trenak eta leihoak tartean direla".

Olerki horiei dantzarako pausoak ipini dizkie Jon Mayak, Kukaiko koreografoak eta dantzariak. Iñaki Salvador musikagilea, berriz, lan berriaren doinuez arduratu da. Musikaren eremuan lurralde tristeak zeharkatzen dituzten soinuak (My funny Valentin en bertsioa, kasu), eta tarteka alaiak ere bai (tarantella dibertigarria) agertzen dira. Ikuskizunaren beste doinu batzuek, berriz, euskal kulturaren kutsu garbia dute.

Bide berriak

Dantza, poesia eta musika

Osagai guzti hauek ondo bateratuz, poesia, dantza eta musika elkarrekin izango dira agertokian, elkar hartuta eta elkarren artean komunikatuta.

Hala eta guztiz ere, dantza da ikuskizunaren lengoaia nagusia; euskal dantza tradizionala, joera garaikideekin uztartuta. Konkretuki estilo hau Kukai taldearen bereizgarritasuna da. Mugimendu eta pauso tradizionaletatik abiatuta, bide berriak esperimentatzen eta irekitzen ditu. Koreografia berrietan, konpainiako dantzariak poetaren idazkietan limurtzen dira.

Kukai dantza taldeak hilabete dexente eman ditu obra berri hau prestatzen eta entseatzen, baina, batez ere, azken bizpahiru hiletan aritu dira buru belarri zeregin honetan aste honetarako prest edukitzeko.

Aurrestreinaldia

Errenterian

Hnuy Illa ikuskizun berriztatzaile honetaz gozatzeko aukera igande honetan izango da 20.00etan. Errenteria Hiria kulturgunea izan da Kukai dantza taldeak eta Ttanttakak muntaiaren aurrestreinaldia egiteko aukeratu duten eskenatokia. Dagoeneko sarrerak salgai daude Niesseneko leihatilan.

"Errenteriakoak izanik beti gustatzen zaigu etxetik abiatzea eta lehenengo emanaldiak hemen egitea", azaldu du Jon Maya koreografoak. Aurkezpen ofiziala uztailean egingo dute Donostian.

'Hnuy Illa' muntai berriaren eszena bat.argazkia: utzitakoa

Dokumentuaren akzioak