Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sarrionaindiaren poesia ardatz duen ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak

Sarrionaindiaren poesia ardatz duen ikuskizuna

Joseba Sarrionaindia idazlearen poemak, dantza, musika eta ikus-entzunezkoa uztartzen ditu Kukai Dantza Taldearen eta Ttanttaka Teatroaren ikuskizun berrituak.
Egilea
Maitane Legarreta
Komunikabidea
Gaztezulo
Mota
Albistea
Data
2021/08/06
Lotura
Gaztezulo

Sarrionaindiaren poesia ardatz duen ikuskizuna

Kukai Dantza Taldearen eta Ttanttaka Teatroaren Hnuy Illa ikuskizuna eskainiko dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian bihar eta etzi, hilaren 7an eta 8an. Emanaldiak 20:00etan izango dira eta sarrerak salgai daude. Sarrionaindiaren poemak ditu ardatz, koreografiaz, musikaz eta ikus-entzunezkoaz jantzitako ikuskizunak. 

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995 urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu. 2008an sortu zuten ikuskizuna eta orain, 25. urteurrena baliatuta, liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu dute. "Ate bat irekitzea bezala da, zerbait berria gerta dadin. Tonu ez izugarri alaiarekin, malenkoniatsuarekin apika… eta pozkorrarekin”, adierazi dute sortzaileek. 

Mireia Gabilondorena da gidoia eta eszena zuzendaritza eta koreografia, berriz, Jon Mayarena. Jatorrizko musika Iñaki Salvadorrek sortu du eta Laboaren kantu batzuk ere erabili dituzte, Sarrionaindiaren letra dutenak tartean. Dantzan Alain Maya, Aritz Lopez, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena arituko dira.

Esku-programa ere zintzilikatu dute sarean. 

Dokumentuaren akzioak