Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sarrerak salgai Elgoibarren inoiz izan ez den Iparraldeko pastoral bat ikusteko

Dokumentuaren akzioak

Sarrerak salgai Elgoibarren inoiz izan ez den Iparraldeko pastoral bat ikusteko

'Ederlezi' pastorala Herriko Antzokian ikusi ahal izango da azaroak 14an 'Haizea dator Iparraldetik!' ekimenaren barne
Egilea
Aitor Zabala
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2015/11/04
Lotura
Diario Vasco

Dagoeneko salgai daude hilaren 14an Elgoibarren izango den 'Ederlezi' pastoralerako sarrerak. Pastorala 'Haizea dator Iparraldetik!' ekimenaren baitan antolatu da eta, Elgoibarko Izarratik adierazi dutenez, «Elgoibarren pastoral bat ikusteko estreinako aukera izango da».

Pastorala Herriko Antzokian izango da, arratsaldeko 17:30ean hasita, eta sarrerak 5 euroko prezioa izango du. Sarrerak aurretik erosteko, Elgoibarko Izarrara deitu behar da (943.74.16.26) edo, bestela, euskaltzaleen elkarteak Ubitarte kalean duen bulegotik pasa daiteke.

Pastoralak XVII. eta XXI. mendeen artean Euskal Herrian bizi diren ama baten eta bere zazpi alaba ijitoen istorioa kontatzen du. Familia bati jarraituko diote ikuskeek, mendez mende eta herriz herri, Bizkaitik Zuberoara, Lapurdiko sorginen ehizan edo Bigarren Mundu Gerran sortzen duten miresmenaren edo gorrotoaren testigu. Testua Mixel Etxekoparrek idatzi du eta zuzendaria Nicole Lougarot da.

Pastoralaren antolatzaileak Haritz Dantzari Taldea, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topegunea eta Elgoibarko Udala dira, eta Etxe-tar enpresak eta Txarriduna hotelak diruz lagundu dute.

Hilaren 14an, eta 'Haizea dator Iparraldetik!' ekimenari amaiera emateko, musika kontzertu bat antolatu da Elgoibarko Gaztetxean. Nahia x Matthys eta Xiberoots musika-taldeak aurkeztuko dituzte euren kantak gaueko 23:00etatik aurrera. Kontzertuaren antolakuntza-lanetan Elgoibarko Gazte Asanbladak ere parte hartu du

Antolatzaileek elgoibartar guztiak animatu nahi dituzte bi ekin-tza horietan parte hartzera. Azaldu dutenez, «'Haizea dator Iparraldetik!' ekimena oso arrakastatsua izan da orain arte, eta amaiera on bat eman nahiko genioke».

'Beitxu-beitxu!' koreografia

Bestaldetik, ostegun honetan, azaroak 5, hasiko dira Beitxu-beitxu! kantaren dantza-koreografia ikasteko entseguak Olaizaga kiroldegian. Azaroaren 28an Euskarak 365 Egun ekimenari lotutako lipdub-a osatuko dute Elgoibarko 58 elkarte eta erakundek. 'Beitxu, beitxu!' kanta propio sortu dute ekimen horretarako, eta orain, koreografia txiki bat ere prestatu du Josu Mujika dantzari eta koreografo elgoibartarrak. Olaizaga Kiroldegian izango dira entseguak, ostegunetan, iluntzeko 18:30etik 19:00ak arte, eta elgoibartar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.

Pastorala. Ijito familia baten bizipenak kontatzen du 'Ederlezi' pastoralak.
Pastorala. Ijito familia baten bizipenak kontatzen du 'Ederlezi' pastoralak. / E.I.

Dokumentuaren akzioak