Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Saririk gabe itzuli dira Legazpiko hiru dantzariak aurresku txapelketatik

Dokumentuaren akzioak

Saririk gabe itzuli dira Legazpiko hiru dantzariak aurresku txapelketatik

Egilea
Tere Madinabeitia
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2023/11/03
Lotura
Goierriko Hitza

Irati Olaizola, Maider Encina eta Naroa Sanchez aritu ziren lehian atzo Hondarribian jokatutako txapelketan. Laia Arruabarrena ere joatekoa zen, baina min hartuta zegoenez, ez zuen parte hartu azkenean. Gustura eta pozik aritu dira lehian, eta laster berriz ere lanean hasteko prest izango dira.

Naroa Sanchez, Irati Olaizola eta Maider Encina, atzo, txapelketan. ARGAZKIA: Sustraiak dantza taldea.

Saririk gabe itzuli badira ere, “gustura eta pozik” aritu dira Sustraiak dantza taldeko hiru dantzarik atzo Hondarribian jokatutako Euskal Herriko bosgarren gipuzkoar erako Aurresku Txapelketa Nagusian. Legazpitik lau dantzari joatekoak baziren ere, azkenean Laia Arruabarrenak ez zuen parte hartu min hartuta zegoelako, eta Irati Olaizola, Maider Encina eta Naroa Sanchez aritu ziren lehian.

Hamar dantzarik parte hartu zuten guztira, 15 urtetik gorakoak guztiak, eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko Jose Luis Vallejo, Nagore Indakoetxea eta Nahikari Vizuete adituek osatuko epai mahaiak Lezoko Mikel Esnaola aukeratu zuen irabazle. Bigarren saria  Oiartzungo Mattin Etxebesterentzat izan zen, eta hirugarrena, Lezoko Ane Jaunarenarentzat.

Legazpiko hiru dantzariek atseden labur bat hartuko dute orain, eta laster “berriro ere lanean hasteko prest” izango dira.

Dokumentuaren akzioak