Saratsun itxi dute Arabako herri inauterien garaia

Lantaronen, Saratsu herrian, ospatuko zuten larunbatean Arabako herri inauteri zaharrenetako bat. Porreteroa epaitu eta gero, jipotu eta garbitokiko teilatura botako zuten, putreek jan dezaten.
Egilea
Estitxu U. Lopez de Arkaute
Hedabidea
Alea
Lekua
Lantzaron
Mota
Albistea
Data
2017/03/02
Esteka
Alea

Saratsuko herritarrak larunbatean goizetik hasi ziren herria apaintzen; ondoren elkarrekin bazkaldu eta Porreterori bota behar zioten sermoia prestatu zuten, herrian pasa den urtean jazo diren ezbehar guztien zerrenda. 

Bazkaldu ostean, mozorrotu, eta iluntzean hasi zen antzezpena. Porreteroz jantzitako pertsona batek oilo bat lapurtu ondoren korrika hasi abiatu zen Erlojuaren Dorrera igotzeko asmoz; bertan harrapatu zuten herritarrek. Lastozko panpin bezala irudikatuta elizaren aurrean dagoen ezkian lotu zuten panpina, eta su baten inguruan egin zuten dantza. 

Porretero gurdi batean igo ondoren, eta lasto-txortak lagunduta herritik paseatu zuten panpina. Bitartean, moradoreak eskean ibili ziren etxez etxe eta paseoa amaitzean, epaia irakurri eta garbitokiko teilatura bota zuten, putreek jan dezaten. Eskean jasotako janariarekin, herri afarian bukatu zuten gaua.

Saratsun itxi dute Arabako herri inauterien garaia - 1

Saratsun itxi dute Arabako herri inauterien garaia - 2

Saratsun itxi dute Arabako herri inauterien garaia - 3

Saratsun itxi dute Arabako herri inauterien garaia - 4