Saran ere giro ederrean joan dira inauteriak

Otsaileko hirugarren asteburuan izan dira inauteriak Saran. Larunbatean gazteak baserriz baserri ibili ziren eta igandean plaza inguruan izan zen animazioa, desfilearekin, dantzekin eta zanpantzarren epaiketarekin.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Hedabidea
Erran
Lekua
Sara
Mota
Albistea
Data
2018/02/22
Esteka
Erran

Otsailaren 17an, larunbatean, herriko gazteak Helbarrun, Ihalar, Istilarte eta Lehenbizkai auzoetan ibili ziren etxez etxe. Biharamunean, berriz, haur eta gazteek desfilea egin zuten goizean, eta ondotik, ez da animaziorik faltatu: mutxikoak dantzatu zituzten eta zanpantzar epaitu eta erre egin zuten. Eguna borobiltzeko, bazkaria egin zuten Lur Berri gelan.

Saran ere giro ederrean joan dira inauteriak - 1

Saran ere giro ederrean joan dira inauteriak - 2

Saran ere giro ederrean joan dira inauteriak - 3

Saran ere giro ederrean joan dira inauteriak - 4

Saran ere giro ederrean joan dira inauteriak - 5

Saran ere giro ederrean joan dira inauteriak - 6