Sarako ihauteriak ere hurbiltzen ari dira eta horrekin lotutako erakusketa, konferentzia, etxez etxe, tailer, ikastaro eta bertzelako ekitaldiak izanen dituzte. Erraterako, masken eta jantzien egiteko oihal, artile, larru… bilketa antolatu du AxuriArte elkarteak, otsailaren 15a arte.
Dantza tailerrak (Marmutx, polka, zazpi jauziak, Lantz…) ere eginen dituzte otsailaren 6an eta 13an, astelehenetan 19:30etik 21:00etara, Lur Berri gelan, Arnaud Araguas eta Jose Cazaubonekin, denei idekia, dohainik.
12 eta 16 urte arteko nerabeei zuzenduriko dantza eta mozorro tailerrak otsailaren 7, 9, 14 eta 16an eginen dituzte, 10:00etatik 12:30era, Lur Berri gelan, Jose Cazaubonekin, dohainik.
Haur/guraso sukaldaritza tailerra, berriz, otsailaren 16an, ortzegunean 14:30tik 16:30era eginen dute, Ephéméride jatetxean.
Maska eta mozorro tailerrak, otsailaren 15tik 18ra eginen dituzte Keinu gelan, AxuriArte elkartearen eskutik.
Sarako elkarte, ikastetxe eta artisten Ihauteri erakusketa otsailaren 6tik 26era ikusgai izanen da Sarako lezeetan.
Ihauteriak hilaren 18an eta 19an
Ihauteriak, berriz, otsailaren 18an eta 19an ospatuko dituzte. Larunbatean Sarako gazteekin etxez etxe ibiltzeko aukera izanen da.
Igandean, 11:00etatik goiti, Ihauteriak Sarako plazan Zazpiak bat, Gaztetxe eta herritarrekin. Ondotik, Sarako Izarrak antolaturiko bazkaria.
Thierry Truffaut-ek konferentzia 26an
Ihauteriak bukatuta ere, otsailaren 26an, igandean 16:00etan, Thierry Truffaut-ek Ihauteriei buruzko konferentzia emanen du Sarako lezeetan, dohainik.