Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sarako ihauteriak otsailaren 22an eta 23an ospatuko dituzte

Dokumentuaren akzioak

Sarako ihauteriak otsailaren 22an eta 23an ospatuko dituzte

Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Sara
Mota
Albistea
Data
2025/02/20
Lotura
Erran
Sarako gazteak inauterietan puska biltzen.

Inauteriei buruzko erakusketa irekiko dute lezean otsailaren 22tik martxoaren 10era arte

Egunotan egindako dantza tailerren ondotik, otsailaren 22an eta 23an ospatuko dituzte ihauteriak, Sarako Izarra errugbi taldeak, Etxola Gaztetxeak, Sarako gazteriak, herriko hiru ikastetxeek, Zazpiak Bat dantza taldeak, Axuri’Arte elkarteak eta herrikoa etxeak antolaturik.

Larunbatean Eske eguna izanen dute Gazteria etxez etxe ibiliko da eta bertze talde bat, lehen aldikotz, 09:00etan plazan barazki eske. Iluntzean, biharamunean partekatuko den salda prestatuko dute Keinu gelan (Zazpiak bat). Hilaren 23an, igandean Ihauteriak Plazan (dantzak, auzia, sua…). 11:00etan desfilea, Gaztetxetik abiatuz. 12:00etan Zanpantzarren auzia, kantuak eta mutxikoak. Ondotik, salda eta bazkaria, plazan. Txartelak jokalarien bitartez eta Kafian salgai. Egunaren bukatzeko Andoni Ollokiegiren kontzertua plazan (Sarako Izarrak antolaturik).

Otsailaren 22tik martxoaren 10era Sarako ikastetxeetako ikasleek prestatutako ihauterien erakusketa izanen dute Sarako lezeetako harrera gelan.

Dokumentuaren akzioak