Dokumentuaren akzioak
Sara Escudero legazpiarrak eta Lur Lacasta lezoarrak irabazi dute Gipuzkoako aurresku txapelketaren aurreneko saioa

Lezoko Lur Lacasta Santiesteban eta Legazpiko Sara Escudero Mujika dira gaur arratsaldean Legazpin abiatu den aurresku txapelketako lehen saioko irabazleak. Gipuzkoar erako aurresku txapelketaren zortzigarren edizioa da hau, gazteen mailakoa, eta Legazpin hasita, maiatzera arte luzatuko da. Ligaxka eran jokatzen ari da, dantzarien adinaren arabera hiru sailetan banatuta: A saila (7-10 urte); B saila (11-13 urte) eta D saila (14-15 urte).
Legazpiko saioa txapelketako A eta B saileko lehen kanporaketa izan da, Latxartegi aretoan jokatua. Sustraiak dantza taldeak udalarekin elkarlanean antolatu du, eta denera, 26 dantzari izan dira, tartean lau legazpiar: Mikele Balentziaga, Sara Escudero, Nora Lafuente eta Araitz Mantxola. Goiz Deia txistulari banda arduratu da musikaz.
Epaile lanetan Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kide diren Mattin Etxebeste, oIdoia Besada eta Maria Ferreiro aritu dira.

Dokumentuaren akzioak


