Dokumentuaren akzioak
Sara Baras Mariana Pineda izango da Arriaga Antzokian
García Lorcak sortutako pertsonaia interpretatuko du hilaren 8a bitartean
Flamenko-dantzariak espainiar Estatuko Dantza Saria 2003 golardoa jaso berri du, muntaia honetan egiten duen interpretazioagatik. Orotara, balet honetan zazpi dantzarik hartzen dute parte, José Serrano, Luis Ortega eta Miguel Cañasekin batera. Ikuskizuna herenegun taularatu zen estrainekoz, eta hilaren 8ra arte izango da ikusgai Arriaga Antzokian.
Lluis Pasqualen zuzendaritzapean, eta Lorcaren bertsioari jarraiki, Mariana Pineda emakume gartsu eta apolitiko gisa azaltzen da lan honetan. Maitale sena barruko askatasunari gailentzen zaio. Izan ere, Mariana Pineda amodio eta askatasun istorio bat da.
Emakume bat, hiru gizon
Antzezpenaren protagonistaren bizitzan hiru gizon dira nagusi. Fernando, gazte maitemindu eskuzabala da. Hainbeste maite duen neska lortzeko edozer egiteko prest dago.
Beste alde batetik, Don Pedro Sotomayor, Mariana Pinedaren benetako amodio iraultzailea da eta emakumea erakarriko du. Azkenik, Pedrosa alkatea tentaldia izango da Marianarentzat. Federico García Lorcak berak Krimenaren Epaile gisa deskribatzen du Pedrosa.
Dokumentuaren akzioak