Urtean behin, Santio egunez, Agata elkarteko kideak, hau da, Tango Argentinarraren Lagunen Gipuzkoako Elkarteko kideak, Zarautzen izaten dira tangoa dantzatzen. Kalean aritzen dira dantzan, baina gaurkoan, eguraldi kaskarra tarteko, Marisa Merino dantza eskolaren lokalean aritu dira.
Dantza saioaren ondoren Hotel Zarautzera joan dira 50 lagun inguru elkarrekin bazkaltzeko. Gipuzkoako hainbat puntutatik etorri da Zarauzko topaketara eta arratsaldean gehiago ere badira etortzekoak; izan ere, bigarren dantza saio bat egingo dute.
Musika plazan egitekoak ziren bigarren saio hori, 18:00etantik aurrera, baina hotelean bertan geldituko dira 20:00ak arte. Bertan, ehun lagun inguru elkartuko direla azaldu dute antolatzaileek.