Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Santikutz eguna Legazpin

Dokumentuaren akzioak

Santikutz eguna Legazpin

Ezpata dantza egin dute eta Olaria saria eman ere La Salle eskubaloi taldeko kideei
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/05/03
Lotura
Goierriko Hitza

Santikutz Eguna ospatzen ari dira Legazpin. Eguerdian ekitaldi ofizialak izan dira. XVI. mendetik dantzatu ohi den ezpata dantza egin dute Euskal Herri enparantzan. Egun neska zein mutilek dantzatzen dute eta aurten Maria Gutierrez izan da kapitaina eta larrosara igo dena, hau da, ezpatekin egindako mailara igo eta beste dantzarien gainetik altxatu dena. Jaisterakoan erori egin da, baina ez da istripu larria izan. Ondoren, Olaria saria banatzeko ekitaldia egin dute. La Salle eskubaloi taldekoek jaso dute euren 50. urtemugaren harian. Goiz Deiako txistulariak eta dultzaina jotzaileek musika jarri diote ekitaldiari eta Sustraiak dantza taldeko kideek ezpata dantza dantzatzeaz gain soka dantza eta larrain dantza dantzatu dituzte, besteak beste.

Dokumentuaren akzioak