Santibatekariak ibiliko dira eskean

Hedabidea
Ipar Euskal Herriko Hitza
Lekua
Garazi
Mota
Albistea
Data
2016/01/28
Esteka
Ipar Euskal Herriko Hitza

Garaziko ohiturari jarraituz, Santibate markatuko dute Donibane Garazin eta Donapaleun. Ostatuz ostatu ibiliko dira santibatekariak, kantuz eta eskean. Donibanen, 18:30ean hasiko dira gaur, Xuiketenetik, 23:30ean tripota jaten bukatzeko Urkulu batasunaren egoitzan. Donapaleun, bihar eginen dute, 17:00etan hasiz, merkatu estalitik. Halaber, otsailaren 7an izanen da Donibane Garaziko Libertimendua, Donapaleukoa otsailaren 21ean.

Santibate a Saint Jean Pied de Port, Samedi 1 Fevrier 2014. (Photo Bob Edme)