Dokumentuaren akzioak
Santibate pasatuta Libertimendua heldu da igandean Donapelura
Goizeko 9:30etan kabalkada abiatuko da igerilekutik. Herrian gaindi hiruzpalau geldialdi eginen dituzte, dantza bat eta zirtzilkeria zonbaiten egiteko.
11:00etan, abere merkatu plaza berrituan geldituko dira denak. Musikariak, dantzariak, zirtzilak eta bertsulariak aldizka ariko dira oren bat eterdiz nunbait han. Ondotik publiko guzia gomit da mutxikoen dantzatzerat. Euria balitz programa osoa atxikia da, eta Libertimendua merkatu estaliko aterbean segurtatuko da.
Ondotik, oren batak irian, bazkaria antolatua da Airetik gelan. Aurten, antolatzaileek indar berezi bat egiten dute arratsalde guzian animazioek jarrai dezaten, kantu, bertsu eta dantzekin.
Bazkarirako, izena emazue oraindanik zenbaki hauetara : 0559656234 edo ?0681519683.
Arratsaldean animazioek segituko dute, txarangarekin eta bertsulariekin. Aurten Ramuntxo Kristi eta Xumai Murua izanen dira bertsulariak.
Jadanik primadera jina dela sendi da kanpoari behatzea salbu. Ospa ditzagun beraz, behar den bezala aurtengo ihauteriak, urte hau ere untsa plomaturik abia dezagun.
Negu beltzetik ihes egin dezagun eta primadera omore onean errezebi !
Negu beltzari adio esaten dion Libertimendua. Argazkia Mattin IRIGOIEN.
Dokumentuaren akzioak