Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Santibate, berpizturik

Dokumentuaren akzioak

Santibate, berpizturik

Donibane Garazi Zirtzilak iratzarriko dira bihar arratsean lehen aldiz aspaldiko partez

Egilea
Nora Arbelbide
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donibane Garazi
Mota
Albistea
Data
2007/02/01

Zirtzilen artean bertsolariak izanen dira: Mattin Luku, Bixente Luku, Iban Falxa eta Bixente Hirigarai. Santibate gaua zer den azaltzeko, neguko inauteria dela erran daiteke. Beti zirtzilez jantzirik, beltzez. Libertimenduaren kontrarioa da. Hori otsailaren 18an, zalduz inautez eginen dute Donibane Garazin bertan. Egun horretan ere zirtzilak badira, baina beren agurra egitera heldu dira. Bolantek dute azken dantza. Horiek dute irabazten. Horrekin, nonbait, primaderak neguari irabazten diola irudikatzen da. Santibate Buhameen eguna da eta bestea Bolantena.

Zer: Santibate. Noiz: Bihar 18:00etan abiatzea, Xuriketen ostatutik. 23:30ean, Urkulun, masken kentzea eta tripot jatea. Non: Donibane Garazin.

Dokumentuaren akzioak