Santanazaleek esku dantza egin dute

Hedabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2016/07/27
Esteka
Berria

Atzo ospatu zuten santanazaleen eta kuadrillen eguna Ordizian (Gipuzkoa), Santa Ana jaiei amaiera emanez. Iaz herrian ezkondu ziren bederatzi bikotek egin zuten esku dantza plazan. 09:30ean bildu ziren plazan, eta udaleko liburuan sinatu zuten gero parte hartzailek. Elizara joan ziren segidan, sokan, meza entzutera, eta, eguerdi aldera, plazara itzuli ziren bikoteak esku dantza egitera.