Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Santana-zaleak, berriz ere dantzan Ordizian!

Dokumentuaren akzioak

Santana-zaleak, berriz ere dantzan Ordizian!

Aurten bost bikote izan dira dantzan protagonistak

Egilea
Eider Cáceres Ayestaran
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Ordizia
Mota
Albistea
Data
2022/07/27
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Ordiziak ospatu berri du bost mende baino gehiago dituen tradizioa, Santanazaleen Esku-Dantza. Ohitura honetan urtean zehar ezkondutako bikoteek bakarrik hartzen dute parte. Aurten bost bikote izan dira dantzan protagonistak; horietaz gain, bi emakume bakarrik irten dira plazara: Maria Balluerka eta Carlos Castaño; Mirari Legorburu eta Anartz Eztala; Garazi Mujika eta Joseba Hierro; Eugenio Polo eta Asun Lekuona; Kristel Karoline Kittel eta Eñaut Gereñu; Saioa Barandiaran; Larraitz Bueno.

Aurten, Santanazaleen historian lehen aldiz, emakume bat izan da aurreskua, Maria Balluerka hain zuzen ere. Izan ere, lehengo aldia da, 1509. urtetik, bikote arteko rolen banaketa generoaren baitan egon ez dela. 

12.00etan hasi da esku-dantza, Ordiziako Plaza Nagusian. Aurretik, Udaletxeko Batzar Aretoan bikoteak prestatu egin dira eta Santanazaleen liburuan sinatu dute. 11.00etan, Santanazaleen Meza ospatu da parrokian.

Dokumentuaren akzioak