Ikuskizuna guratsua, berezia eta hunkigarria izan zen. Guratsua hiru talde oso ezberdin batu zirelako grin partekatu bategatik: musika. Hunkigarria izan zen, aldiz, euskal dantza tradizionalak dantzatu zituztelako adin ugariko dantzariek. Bestalde, Lindy Hopen hiru bikote aritu ziren. Guztiek dantzatu zuten bandaren musikaren laguntzarekin, Jesus Urrutiak ondo zuzendua.
Unerik zirraragarriena Onorio Velez Lecandaren omenaldia izan zen. Santa Zezilia bandaren jarraitzaile nagusiena da. 89 urte ditu eta ez du kontzertu bakarra galtzen.
Halaber, ez zen falta izan arratsaldeko primizia, Adiós Orduña pasodoblearen estreinaldia, Segundo Echeguren egilearena.
Unerik atseginena urduñar maitatuenetako batek sortu zuen, Jose Luis Bigurik. Ama birjinari otoi eginez heldu zen zezen plazara, sarrerak egeratzea espero zuelako. Eta ez zen soilik sartu, urdaiazpikoa ere egokitu zitzaion. Bere zorte onari esker, bere bat-bateko bertsoaz gozatu zuten ikusleek.
Argazkiak: Ainhoa Pikaza Diaz de Lezana