Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak ‘Euskal Kimuak’ dantza taldea aurkeztu zuen La Pampako Gizataldeen Festan

Dokumentuaren akzioak

Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak ‘Euskal Kimuak’ dantza taldea aurkeztu zuen La Pampako Gizataldeen Festan

La Pampako Gizataldeen Festaren bigarren edizioa apirileko lehenengo igandean egin zen eta 30 mila inguru lagun bildu zituen, iazko publiko kopurua bikoiztuz, bertako euskal etxetik adierazi zaigunez. Gastronomia leihoei dagokienez, egun osoko ekitaldian kolektibitate italiar, venezuelar, boliviar, alemaniar, arabiar eta euskaldunak euren janariak prestatu eta zerbitzatu, eta euren kultur tradizioak erakutsi zituzten propio muntatutako standetan. Tauletan ere aritu ziren gizataldeetako ordezkariak, kasu honetan aurreko kolektibitateen ordezkariei espainiar dantzariak gehitu zitzaizkiela, ohiko musika jotzen eta dantzatzen.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Santa Rosa, Argentina
Mota
Albistea
Data
2019/04/17
Lotura
Euskalkultura

Zelaiko Euskal Etxeko lagunak La Pampa Gizataldeen 2. Topaketan

Zelaiko Euskal Etxeko lagunak La Pampa Gizataldeen 2. Topaketan

Jai jendetsuaren baitan, ‘Euskal Kimuak’ izeneko bere dantza talde berria aurkeztu zuen Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak. Debutean Aurresku, Fandango eta Arin Arin dantzak taularatu zituzten Jorgelina Chapartegu zuzendari daukaten dantzariek.


[‘Euskal Kimuak’ dantza taldea Gizataldeen Festan]

Honako plater hauek eskaini zituen euskal Elkarteak bere standean: dilistak euskal erara, txorizoa ardo beltzean, txibierroak eta goxua. Txosnan Euskal Etxeko lagunek ez ezik, Euskal Herriko Unibertsitateko beka baten bidez La Pampako Unibertsitatean ikasle dabiltzan Haizea Otaola, David Lopez eta Amaia Frade gazte bizkaitarrek ere lagundu zuten.

Dokumentuaren akzioak