Santa Ana eguneko soka-dantza

Egilea
Elene Ocariz Ruiz
Hedabidea
Goierriko Hitza
Lekua
Ordizia
Mota
Albistea
Data
Lotura
Goierriko Hitza

Gaur Santa Ana Festa da. Goizean goiz danborrada egon da eta geroago herriko agintariek ohiko soka-dantza egin dute.

Arratsaldean zehar profesionalen arteko eskuzko pilota partidak egongo dira Beti Alai pilotalekuan. 19:00etan Gautxori Txaranga ibiliko da kalez kale eta 20:00tan Emotio abesbatzaren kontzertua hasiko da parrokian. Ordu bat beranduago Beti Argi bandaren kalejira egongo da herrian zehar eta 22:30ean Los Tenampas mariatxien kontzertua izango da Plaza Nagusian.