Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Santa Ageda 11 kinto ospatzen ari dira egun hauetan

Dokumentuaren akzioak

Santa Ageda 11 kinto ospatzen ari dira egun hauetan

Astelehenera arte, txaranga lagun, batean eta bestean eskean eta parrandan ariko dira gazteak

Aurten 10 neska-mutil olaztiarrek eta aguraindar batek osatzen dute kinto segizioa, 11 guztira: Unai Ruiz, Jokin Zufiaurre, Mikel Gil, Xabier Diaz de Durana, Aitor Lopez de Goikoetxea, Ander Gil, Kepa Gonzalez, Pablo Granado, Eki Imaz eta Ainara Galeano.
Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Olazti
Mota
Albistea
Data
2018/02/02
Lotura
Guaixe

Herenegun iluntzean piztu zituzten aurreneko etxajuak aurtengo kintoek. Poteoan ibili ziren afaldu aurretik. Atzo eta gaurko plana antzekoa da: Itxabela txaranga lagun dutela herrian barna eskean ibiliko dira, dantza eginen dute eta euren festa giroa zabaldu eta giroa sortzen ahaleginduko dira. Bazkaltzeko eta afaltzeko etenak eginen dituzte jakina.

Gaur, ostiralero moduan, tabernetan pintxo potea egonen da eta jendea errazago aterako da. Horrek bestelako giroa jarriko du herrian. Gainera, Maisuenea gaztetxean Tinko eta Katez taldeen kontzertuak iragarri dituzte. Haien saioak 23:30ean hasiko dira eta hainbat kinto han izanen dira.

Denak

Larunbatean kintada guztiak festara batuko dira. Eguerdiko poteoaren ondoren, bazkariak izanen dira. 19:00etatik 22:00etara Disko Nemuxk izanen da plazan eta gauerditik 03:00etara orkestra batek kaleak girotuko ditu. Igandean eskean segituko dute. Santa Ageda egunarekin kintoek lau opil bedeinkatu eta apaizari, medikuari adinduenari eta gazteenari emanen diete. Eta iluntzera arte, festa!

 

Santa Ageda 11 kinto ospatzen ari dira egun hauetan

Dokumentuaren akzioak