Dokumentuaren akzioak
Sanpedroak eta gero, karmenak
Udak aurrera jarraitzen du, eta eguraldiak asko laguntzen ez duen arren, festek ez dute etenik. Oriako festak ospatu dituzte astelehenean, Karmengo Amaren egunean
Arratsaldean, berriz, haurrentzako ekintzekin jarraitu dute festa eguna. Eguraldia, ordea, mehatxu izan dute egun osoz, eta festa zapuztuko zuen beldur, frontoian egin dituzte puzgarriak. Pozik aritu dira auzoko gaztetxoak saltoka, baina batek baino gehiagok susto ederra hartu du buruhandiak agertzen ikusi dituenean. Bizkarreko ederrak eman dituzte, eta korrika saio biziak egin dituzte gaztetxo lasarteoriatarrak harrapatzeko.
Bien bitartean, Oriako I. Toka Txapelketan aritu dira helduak. Bruneteneako lorategian trebetasun handiz jaurti dituzte burdinazko piezak. Martxeli Canflanca eta Maria Jesus Olano izan dira emakumezkoetan garaile, eta Antonio Amondarain, Leadro Miner, Carlos Irastorza eta Jose Antonio Lertxundi gizonezkoetan.
Sorgin Dantzak ere ez du hutsik egin; sortu zuen auzoari dantza erakustaldia eskaini dio. Karmengo kaperatik abiatu, eta Bruneteneako lorategirainoko ibilbidean dantzan aritu da zortzikotea. Baina ez da dantzan aritzeko tarte bakarra izan. Horren ostean, zunba erakustaldia eskaini dute, eta gazte uagri inguratu dira erritmo biziak dantzatzera.
Festa eguna amaitzeko Ibai Berriak musika taldeak emanaldia eskaini die bertaratutako herritarrei. Euriak zertxobait busti arren, ikus-entzuleak animatu dira taldearen doinuak dantzatu eta abestera. Adin guztiei zuzendutako abestiak eskaini dituzte.
Ikusi hemen ekitaldiekin osatu dugun galeria.
Dokumentuaren akzioak