Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka San Sebastian jaiak ospatuko dituzte Bakixan

Dokumentuaren akzioak

San Sebastian jaiak ospatuko dituzte Bakixan

Eguenean Donien Atxa jasota San Sebastian jaiak hasiko dituzte Bakixan. Lau egunez jai giroa izango da nagusi.
Egilea
Maialen Zuazubiskar
Komunikabidea
Anboto
Mota
Albistea
Data
2019/01/15
Lotura
Anboto

Barikuan bertso afaria egingo dute Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Gorka Lazkano eta Txaber Altube bertsolariekin. Ostean, berriz, Ander Bidart bikotearen emanaldia egongo da. Zapatuan, 21:00etan, bakailao txapelketan batuko dira eta ohitura den lez, gauerdian, tanborrada egingo dute. Tanborrada bukatutakoan Luhartz taldeak erromeria eskainiko du.

San Sebastian jaiak ospatuko dituzte Bakixan

Domekan, San Sebastian egunean, meza egongo da. Ondoren, dantzariak eta asto probak egongo dira. 17:00etan, berriz, briska txapelketa egongo da eta Maiztegi Herri Eskolako umeen dantza saioa. Jaiei amaiera umeen jolasekin eta txokolatadarekin emango diote.

Dokumentuaren akzioak