Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka San Roke dantzari omenaldia handia egingo diote bihar herrian

Dokumentuaren akzioak

San Roke dantzari omenaldia handia egingo diote bihar herrian

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Deba
Mota
Albistea
Data
2009/12/18

Egitarau zabala prestatu da biharkorako. 10:00etan hasiko da Foruen Plazan, bertan bilduko dira dantzari eta kofradiako kideak. Hamarretakoa eta gero, 12:00etan dantzariak aterako dira Santakruz ermitatik elizarantz, eta 12:30etan San Roke santua eramaten duten kostalero eta sendieriei San Roke zortzikoa dantzatuko diete buruzagiek. Geroago, DVDa ikusgai izango da elizako klaustroan, eta,15:00etan, bazkari herrikoia. Azkenik, Egan taldeak eskeinitako erromeri batekin giroa berotuko da.

Dokumentuaren akzioak