Dokumentuaren akzioak
San Roke dantza kofradiak bazkaria egingo du larunbatean Itsas-Begin
Parte hartuko dutenek aurten herriko jostunen lana goraipatuko dute
«Aurten denek dakizuen bezala San Roke dantzan nesken parte hartzea izan dugu eta hauek jantzi berriak behar zituzten. Traje horiek guztiak egiteko Debako jostunen laguntza eskatu genuen eta berriro ere herriko parte-hartzea ikusgarria izan da», adierazi dute Gure Kai Taldetik. «Ikaragarrizko lana egin zuten, abuztuaren 16ean argi ikusi zen bezala».
Bazkarira joan nahi duenak Gure Kaiko partaideekin kontaktuan jarri beharko du. Animatzen direnak 13:30ean udaletxeko plazan elkartuko dira argazki bat egiteko eta ondoren bazkaltzera joango dira. «Bazkarira ezin duenak etorri baina argazkian azaldu nahi duenak etor dadila», adierazten dute taldetik.
Dokumentuaren akzioak